Palestinar selekzioari harrera bihar aireportuan

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 10a

Bihar, azaroak 11, harrera egingo zaio Palestinako futbol selekzioari, Gernika-Palestina, Gu ere bai eta Gure esku elkarteek antolatuta. Harrera hori eguerdiko 12:50etan izango da, Loiuko aireportuan. Honez gain, zapatuan, Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidua baino lehen, elkartasun martxa bat antolatu da, arratsaldeko 17:30etan. Martxa hori Arriagan hasiko da eta San Mamesera arte egingo da.