Loiuko arte eta kultura asteburua, martxoaren 27tik 29ra

Aikor aldizkaria 2026ko otsailaren 26a

Loiuko Bakarrak Gazte Elkarteak, Korrika Batzordearekin elkarlanean eta udalaren laguntzagaz, arte eta kultura asteburua antolatu du martxoaren 27tik 29ra. Hain zuzen, martxoaren 29an ailegatuko da Korrika Bilbora.

Urtero legez, helburu dute jai giro herrikoia sortzea eta herritarrek parte hartzea, “kultura eta euskal kultura erdigune izanda eta aurten gainera Korrikaren asteburuan”. Horretarako, askotariko ekimenak antolatu dituzte.

Egitaraua:

  • Martxoak 27, barikua:
    • 18:00-22:00: Bigarren eskuko arropa eta liburu merkatua, frontoian.
    • 18:30-21:00: Zeramika tailerra, kultur etxean.
  • Martxoak 28, zapatua:
    • 11:00: Korrikarako peto eta mural apainketa.
    • 12:00: Sukalki lehiaketan izen ematea.
    • 12:30: Korrika Txiki.
    • 12:30-20:00: Herriko artisten erakusketa eta artisauen azoka.
    • 14:00-14:30: Sukalki aurkezpena.
    • 17:00: Bertso saioa.
    • 18:00: Dantza plaza.
    • 20:00: Taberna ibiltaria.
  • Martxoak 29, domeka
    • 06:00: Danok Korrikara.