Emakumeen bazkaria egingo dute martxoaren 7an, Loiun

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 27a

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute bazkaria. Zapatura arte, otsailak 28, eman daiteke izena udaletxean. Loiuko emakumeek 15 euro ordaindu behar dituzte eta gainontzekoek 30 euro.

Martxoaren 7an autobusean joango dira 13:45ean edo 15:30ean joango dira Eskertza Jatetxera eta 18:30ean edo 20:30ean itzultzeko aukera egongo da.  Bazkariaz gain, kontzertua ere egongo da.