Maiatzaren 27ra arte eman daiteke izena Loiuko IX. Lore Lehiaketan

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 25a

Loiuko IX. Lore Lehiaketa martxan dago eta izena eman daiteke maiatzaren 27ra arte. Horretarako, udaletxean, liburutegian edota Larrondoko frontoian eman daiteke izena.

Maiatzaren 30ean osatuko dute loreen banaketa: 10:00etan paellen kanpan eta 11:30ean, Larrondoko gimnasioaren aurrean. Erakusketa ekainaren 18an eta 19an osatuko dute. 200 euro, 150 euro, 100 euro eta 50 euroko sariak banatuko dituzte lorerik ikusgarrienentzako.