IV. Loiuko Erdi Aroko azoka, asteburuan

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 28a

Beste urte batez, laugarren aldiz zehazki, Loiu Erdi Arora itzuliko da asteburuan, maiatzaren 29tik 31ra. Loiuko Udalak IV. Erdi Aroko azoka antolatu du. Egitarau oparoa bezain erakargarria dago, adin guztientzako herritarrentzako pentsatua.

MAIATZAK 29, BARIKUA

  • 17:00 Erdi aroko azokaren irekiera. Desfilea musikari, dantzari eta hainbat pertsonaiarekin. Tailer eta erakusketen hasiera. 
  • 18:00 Kale antzerkia: "EULALI" 
  • 19:00 Haurren borroka partizipatiboa, gomaaparreko ezpatekin eta tamaina errealeko katapultekin. 
  • 20:00 Erdi aroko musika eta sabel dantza ikuskizuna. 
  • 20:30 "EULALI" ipuin kontaketa partizipatiboa. 
  • 21:00 Inkisizio santuaren etorrera "EDOZEIN IZAN DAITEKE HERETIKOA". Desfilea musikariekin eta sabel dantzako dantzariarekin. 
  • 21:30 Kontzertua: Luky Luk (Arontsotegi plaza) 

MAIATZAK 30, ZAPATUA

  • 11:00 Merkatuaren hasierako desfilea musikari eta dantzariekin. 
  • 12:00 "EULALI" haurrentzako ipuin kontaketa. 
  • 13:30 Tortura tresnen erakusketara bisita gidatua. 
  • 14:00 Erdi aroko musikaren kalejira zuzenean. 
  • 17:00 Musikari eta dantzarien desfilea. Merkatua irekitzea. 
  • 18:00 Katapulta-tiroen erakustaldia eta haurren bataila parte-hartzailea. 
  • 18:30 "EULALI" txotxongilo antzerkia. 
  • 19:00 Erdi aroko zuzeneko musikaren eta sabel dantzaren kalejira. 
  • 20:00 Torturen erakusketara bisita gidatua. "EULALI" umeentzako antzerkia. Kontzertua: MOSES AND THE TABLETS. 
  • 21:00 Musikarien eta sabel dantzaren desfilea. 
  • 21:30 ORKESTRA JAMAICA SHOW 

MAIATZAK 31, DOMEKA

  • 11:00 Merkatua irekitzea. Musikari eta dantzarien desfilea.
  • 12:00 Torturen erakusketara bisita gidatua. 
  • 12:30 Haurren bataila parte-hartzailea, tamaina errealeko katapultarekin eta goma-aparreko ezpatekin. 
  • 12:45 BILBOTXEROS BAND 
  • 13:00 Hanburgesa solidarioa. 
  • 13:30 Erdi aroko musika zuzenean. 
  • 17:00 Musikarien eta dantzariaren desfilea. Merkatua irekitzea. 
  • 17:30 Torturen erakusketara bisita gidatua. 
  • 18:00 Ezpata bat forjatzea burdinerian. ezpata loiurentzat geratuko da oroigarri. 
  • 18:15 BILBOTXEROS BAND 
  • 18:30 Dantza eta musika ikuskizuna. 
  • 20:00 Agur-desfilea.