Loiuko II Euskal Backyard Ultra eta Maratoi lasterketek 300 korrikalari hartuko ditu

Mikel Reina Barros 2026ko uztailaren 2a

Kukulu mendi klubak eta Loiuko Udalak elkarrekin antolatutako mendi lasterketa da. Barikuan. uztailak 3, 21:00etan aterako dira Ultra modalitatekoak eta zapatuan, uztailak 4, 09:00etan Maratoikoak.

Ultra lasterketan, 6,7 kilometroko ibilbideari ahalik eta itzuli gehien eman behar zaio, bakarra geratu arte. 220 korrilakarik eman dute izena. Gehienez ordubete dute itzuli bakoitzeko, lehenago heltzen badira atseden hartzeko denbora dute. Maratoian, ordea, 80 parte hartzaileek sei itzuli eman beharko dizkiote ibilbide berari. 

Iazko ibilbidearekin alderatuta, 50 metroko desnibel positiboa kendu diote eta herrigunetik igaroko dira lasterketa Loiura “gehiago eta hobeto” hurbiltzeko. 50 laguntzaile inguruk lagunduko dute lasterketa behar bezala joateko. Horrez gain, herriko establezimenduek ere opariekin kolaboratuko dute.

Iaz, Ultra modalitatean Jose Manuel Ruiz Verdugok lortu zuen garaipena 41 itzuli eta 275 kilometro osatu ostean. Emakumezkoetan, Irati Ortiz de Anda lezamarrak jantzi zuen txapela bere lehen parte hartzean 22 itzuli eta 147,5 kilometrorekin. Hain zuzen ere, marka horiek gainditzen dituztenek 500 euroko sari gehigarria irabaziko dute.