Barikutik domekara ospatuko dituzte Larrondoko Jaiak

Mikel Reina Barros

Beste urte batez, iraileko lehen asteburuan ospatuko dituzte Loiuko Larrondo auzoko jaiak. Larrondoko Gautxoriak Jai Batzordeak egitarau bete-betea antolatu du beste behin ere eta ez dira faltako ohiko tortilla txapelketa, bazkari herrikoia edota mozorro lehiaketa.

Irailak 4, barikua

  • 18:00 Txupinazoa
  • 18:00 Futbol txapelketa triangularra
    • C.D. LOIU - APURTUARTE CLUB - GATIKA K.T.
  • 18:00 Haur jolasak Biribil Zirkoaren eskutik
  • 21:30 Tortilla Txapelketaren aurkezpena
    • Sariak / 1.- 120 euro / 2.- 80 euro / 3.- 60 euro / 4.- 40 euro
  • 23:30 DJ Vithy diskofesta

Irailak 5, zapatua

  • 14:30 Herri bazkaria. Ostean, Mus, Tute eta Briska txapelketak bazkarian parte hartu dutenentzat
  • 17:00 Pilota txapelketak
  • 18:00 Karaokea
  • 19:00 Talo tailerra umeentzat
  • 22:00 Mozorro Lehiaketa
  • 23:00 Edu eta Tararen diskofesta

Irailak 6, domeka

  • 11:30 Auzoko hildakoen oroimenez meza eta aurreskua
  • 12:30 Omenaldia eta luntxa auzoko nagusientzat
  • 13:00 Euskal Dantzak Gorantzaileak Dantza Taldearen eskutik
  • 14:00 35. Piper Txapelketaren aurkezpena lurrezko ontzietan
    • Sariak / 1.- 6 ardo botila / 2.- 4 ardo botila / 3.- 2 ardo botila
  • 14:00 - 15:00 16. Paella Txapelketaren aurkezpena
    • Sariak / 1.- 100 euro / 2.- 80 euro / 3.- 60 euro / 4.- 40 euro
  • 16:30 Apar festa
  • 17:30 Dantzako Prestek eskeinitako diskofesta ume, gazte eta nagusientzat
  • 19:00 Bingoa
  • 20:00 Jaien amaiera txokolatadarekin

Oharrak eta informazio gehigarria:

  • Igande goizean puzgarriak egongo dira 11:30 - 14:30 bitartean.
  • Lehiaketa gastronomikoetarako arauak: Tortillak, piperrak nahiz paellak jai esparruan egin beharko dira.