Domekan egingo dute Loiuko 31. Nekazal eta Gastronomia Azoka

Mikel Reina Barros

Loiuko Udalak domekarako, urriak 18, antolatu du herriko 31. Nekazal eta Gastronomia Azoka. 10:00etan emango diote hasiera azokari eta arratsaldera arte ekintzak antolatu dituzte. Ikusi egitarau osoa.

Egitaraua:

  • 10:00 Azokaren irekiera
  • 10:30 Euskal western (Paellen zelaietan)
  • 12:00 Joxepa kale kale
  • 12:45 Txerri dastaketa (Abadetxe kalean)
  • 13:00 Herri kirolak (Aransotegi plazan)
  • 14:00 Torico (Herriko Plazatik Aransotegi plazara)
  • 15:00 Travellin' Brothers (Aransotegi plazan)
  • 17:00 DJ Ibai (Aransotegi plazan)
  • *Puzgarriak eta Tren Txutxuan ibilbidea umeentzat egunean zehar