Loiu 1961

Aikor aldizkaria

INDALECIO OJANGUREN BILDUMA / GURE GIPUZKOA (CC BY-SA)

Loiura goaz, oraingoan ere Indalecio Ojangurenen eskutik. Done Petri eliza dugu atzealdean, eta Guardaminotarren lorategirako sarrera lehen lerroan, Kateara daraman errepidearen bazterrean. Bi hektareatako lurra zuen Guardamino familiak elizaren hegoaldean, bertan igarotzen omen zituen udak familiak. 1990ean hasi ziren eraikitzen 23 etxe atxiki lorategian, eta urte batzuk geroago, etxe nagusia eraitsi eta elizatik metro batzuk urrunago eraiki zuten gaur egun hotela den eraikina.

1961 - 2026