Behingoz gure trena, metroaren "B" zonaldera

Aikor aldizkaria 2015ko api. 10a, 09:38

Gutuna: Unai Ugalde

Eskertzekoa, eta interesgarria, pasa den alean Aikor! aldizkariak Txorierriko tren-zerbitzuan izango diren aldaketez informatzeko eskainitako zutabe laburra. Firutik tiraka, Euskotrenen webgunean prentsa-ohar moduko bat topatu dut (*), eta horko aspektu deigarri bat komentatu nahi nuke. Izan ere, hamar joanaldiko bonotxartel berri bat sortzekoak dira, paperezkoa antza, Txorierritik Bilbo osora bidaiatu ahal izateko, orain San Nikolaserainoko joanaldiak kostatzen duenagatik (1 €). Baina, Euskotrenen oharrak aditzera ematen duenez, azken asmoa izanik gure tren-zerbitzua metro-sarean txertatzea metroaren 3. linea sortzeko, askoz praktikoagoa eta errazagoa da Txorierriko geltokiak metroaren "B" zonaldean sartzea oraintxe hasita, obrak amaitu arte itxaron gabe. Horrela, Barik erabilita, Bilbora Txorierritik joateak Getxotik-eta joateak bezainbeste kostatuko luke (0,99 €, **), bonotxartel hipotetikoaren joanaldiko prezioan ia-ia. Gainera, ez legoke zertan hamar joanaldi kolpetik erosi, paper piloa aurreztuko litzateke, eta bidaiariok buruko min bat gutxiago izango genuke. Bestalde, aspaldiko diskriminazio bat ezabatuko genuke bide batez: gaur-gaurkoz, Barik erabilita Indautxura Algortatik 0,99 € dira, Urdulizetik 1,10 €, baina Sondikatik (1+0,82) × %80 = 1,46 €. Hauteskunde-sasoirako erronka polita, gure agintari bihurtu nahi zein izaten jarraitu nahi dutenentzat. (*) http://www.euskotren.eus/eu/node/3297 (**) https://www.metrobilbao.eus/eu/utilizando-el-metro-eu/billetes-eu/31/billete-eu/71

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).