Sondikako Areto Futboleko Txapelketa urtarrilaren 28tik maiatzera bitartean egingo da, Udalak antolaturik. Aurtengoa XIX. Txapelketa izango da eta Sondikako taldeek ez ezik beste herrietakoek ere har dezakete parte. Izen emateko epea urtarrilaren 2tik 17ra bitartekoa izango da Goronda Beko kiroldegian.