Pedro Espeso I. Memoriala egin dute Sondikan

Aikor aldizkaria 2007ko urtarrilaren 19a

Sondikako Hegalariak taldeak Pedro Espeso I. Memoriala egin zuten abenduaren 31an. Espeso Hegalariak taldeko delegatua izan zen eta uztailean hil zen. Memorialean areto futboleko hurrengo taldeek hartu zuten parte: Durangoko Sasikoa (Nazional A), Altamira Bar Txutxi (Nazional B) eta Hegalariak (Preferente). Carmen, Espesoren alarguna, seme-alabarekin joan zen ekitaldira, eta emakumeak ohorezko sakea egin zuen. Partiduaren ostean, oroigarrizko plaka bana jaso zuten gonbidatutako taldeek, eta Carmeni Hegalariak taldeko jokalari baten emazteak egindako koadroa eman zioten.