Berasategik Gernikako Sprint Duatloian hartuko du parte

Aikor aldizkaria 2007ko api. 10a, 16:00

Larunbatean XII. Gernikako Sprint Duatloia-III. Paúl Seco Memoriala izango da, Urdaitri triatloi taldeak antolaturik. Berau Euskal Herriko 2007ko duatloi zirkuituko zazpigarren proba puntuagarria izango da. Parte hartzaileek 5 km korrika, 20 km bizikletan eta 2,5 km oinezko lasterketan egin beharko dituzte. Emakumezkoen lasterketa arrastiko 4etan izango da eta Virginia Berasategi sondikarrak (2003an urrea triatloiko distantzia luzean eta 1997an brontzea duatloian) hartuko du parte. Berasategi norgehiagoka arituko da, besteak beste, Vendula Fritova txekiarrarekin (Europako 2005eko duatloian urrea eta brontzea 2006an) eta Inmaculada Pereirorekin (Espainiako duatloi txapelduna 2005ean eta txapeldunordea 2006an). Beste alde batetik, gizonezkoen proba arrastiko 4 eta laurdenetan hasiko da. Parte hartzaileen artean hauek daude: Javier Gomez Noya (2006ko munduko triatloi kopako irabazlea); Ivan Raña (Munduko eta Europako triatloi txapelduna 2003an); Lino Barruncho portugaldarra (Europako 2006ko duatloian zilarra, 2004an munduko brontzea eta 2005ean eta 2006an Portugalgo txapelduna).

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).