Mauritaniaren gaineko bideo-proiekzioa eta argazki erakusketa, Sondikan

Aikor aldizkaria 2010ko mar. 15a, 14:31

Jon Goikouria sondikoztarrak eta lagunek bidaia zorigarria egin zuten udan, Mauritaniako basamortuan zehar. Emozioz betetako abentura izan zen eta hura sondikoztarrei ez ezik txorierritar guztiei ere hurbilduko diete apirilean. Horrela, apirilaren 15ean bidaiaren gaineko bideo-proiekzioa egingo dute Sondikako Kultura Etxean. Ekitaldia arratsaldeko 7:30ean izango da eta abenturari buruzko azalpenak emateaz gainera, ikusleen zalantzak argitu ere egingo dute bertan. Beste alde batetik, bidaian ateratako argazkien artean 50 onenak aukeratu dituzte eta horiek ikusgai jarriko dituzte liburutegian, apirilaren 12tik 30era bitartean. Argazki erakusketa txanda bitan egingo dute: bata apirilaren 12tik 21ra bitartean izango da; eta bestea, apirilaren 22tik 31ra bitartean.