Sondika, auto barik

Aikor aldizkaria 2007ko uzt. 19a, 13:33

Irailaren 22an, zapatuz, ‘Nire autorik gabeko Sondika’ ekimena egingo dute Sabino Arana kalean. Egun horretan bide-heziketa eta ingurugiro lantegi eta ekintzak izango dira 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 18:50era. Horrezaz gainera, bizikletaz egingo dute ibilaldi bat eta txorizo jana prestatuko da. Jolas parkea ere egongo da arratsaldean zehar.