Sondikako Udalak Port Aventura-Saloura bidaia antolatu du urriaren 12tik 14ra bitartean. Hilaren 12an Saloura abiatuko dira eta hurrengo eguna Port Aventura parkean emango dute. Hilaren 14an Caribe Aquatic Park bisitatu eta horren ostean, Sondikara itzuliko dira. Izen-ematea irailaren 7tik 13ra egin behar da liburutegian.