Berasategi, laugarrena Nizako Ironman-ean

Aikor aldizkaria 2007ko uzt. 23a, 11:15

Ekainaren amaieran Nizako Ironman-a izan zen eta Virginia Berasategi sondikarrak laugarren postua lortu zuen bertan. Verasategik urte batzuk eman ditu Ironman-etan parte hartu barik, eta nahiz eta podiumetik kanpo gelditu, pozik atera da probatik. Atletak 10.07.24 marka egin zuen, hirugarren postua lortu zuenak baino 10 minutu gehiago.