<i>Artea</i> antzezlana ikusteko sarrerak salgai

Aikor aldizkaria 2007ko irailaren 18a

Zapatuan Artea antzezlana eskainiko dute 20:00etan Sondikako Kultur Etxean. Ramón Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza dira tragikomedia honen aktoreak. Oraindik badaude sarrerak salgai, eta horiek Mankomunitatean edo herri bakoitzeko udaletxean har daitezke. Sarrerok 5 euro balio dute.