Alberto eta Manuk irabazi zuten ‘Sondikako Udala’ III. Frontenis lehiaketa. Finalean 30-15 mendean hartu zituzten Mikel eta Iñaki anaiak. Hirugarrenak Rafa eta Aritza gelditu ziren, Iñigok eta Ernestok osatutako bikoteari irabazi zioten-eta. Arantza Aio eta Kepa Loizaga Sindikako Udaleko zinegotziek sariak banatu zituzten eta geroago hamaiketakoa eskaini zen. Oskar Eguskiza Hegalariak areto-futbol taldeko kidea epaile eta zeremonilari aritu zen. Giro atsegina nagusitu zen jardunaldi osoan zehar.