Musika eta lehiaketak, Sondikako Inauterietan

Aikor aldizkaria 2008ko urt. 24a, 17:29

Sondikako Inauteriak Txorierriko arrakastatsuenetarikoak izaten dira eta aurten ere mailari eutsiko diete. Izan ere, bertako Inauterietako jai-batzordeak sondikoztar guztiei zuzendutako ekitaldiak antolatu ditu otsailaren 8an, barikuaz, eta 9an, zapatuaz. Barikuan musika izango da protagonista, eta zapatuan, umeentzako jolas parkea, xigorki lehiaketa, kalejira, erromeria eta mozorro txapelketak egingo dituzte, besteak beste.