Informazioa eta argazkiak: Jon Alegria
Mugarra Triatloi Taldeak 2008. urteko Euskal Herriko Duatloi zirkuituari hasiera eman dio joan den zapatuan. Zirkuituaren lehenengo proba Durangoko duatloia-Zarate-Elexpe saria izan da, eta Virginia Berasategik (Ipar Kutxa taldea) proba irabazi du emakumezkoen kategorian. Sondikatarrak 01:58:33 marka egin zuen. Patxi Urizar (Krafft-Atlético S.S. Taldea) bilbotarrak lehenengo postua eskuratu zuen gizonezkoen mailan: 01:52:24. Aurten Zarate-Elexpe Sariaren bigarren edizioa bete da.