FETRIk ez dio utzi Berasategiri euskal selekzioarekin parte hartzen Europako Triatloi Kopan

Aikor aldizkaria 2008ko api. 17a, 10:29

Informazioa: Jon Alegria

Asteburu honetan 2008. urteko Europako Triatloi Koparen bigarren proba izango da Pontevedran. Proba FEGATRIk (Galiziako Triatloi Federazioa) antolatu du. Lasterketan Euskadiko Triatloi Selekzioko kirolariek hartuko dute parte; nahiz eta FETRIk (Espainiako Triatloi Federazioa) zailtasun handiak jarri, euskal selekzioa bertara ez joateko. Horrela, bertoko hainbat triatletak ezin izango dute euskal federazioarekin parte hartzen; FETRIk ez dielako horretarako baimenik eman. Triatleta horiek Virginia Berasategi sondikarra, Ainhoa Murua, Zuriñe Rodriguez, Mikel Elgezabal eta Jon Unanue dira. Trabak alde batera utzita, Euskadiko selekzioak irteera-marran egon ahal izatea garaipentzat jotzen du.