Sondikako Argazki Rallya, apirilaren azken domekan

Aikor aldizkaria 2008ko apirilaren 17a

Sondika Goiri argazki taldeak Sondikako Argazki Rallyaren XV. edizioa prest du jadanik. Rallya apirilaren 27an, domekaz, izango da goizeko 10:30etik arratsaldeko 5etara bitartean. Hitzordua Artebe kiroldegian edukiko dute parte-hartzaileek, eta argazkiak Txorierriko edozein txokotan atera ahalko dituzte. Gaia librea da, eta antolatzaileek hiru sari emango dituzte: 250, 150 eta 120 euro. Elkartearen bazkideek eta Sondikako gazte txartela dutenek sei euro ordaindu beharko dute rallyan parte hartu ahal izateko; gainontzekoek, 6 euro. Informazio gehiago: sondikargazki@gmail.com korreoko helbidean.