Ekainaren 13tik 15era bitartean, Txotxongilo Eguna izan zen Sondikan, Unima Euskal Herria elkarteak antolatuta. Hori ez da izan lehen aldia jaialdia bertan ospatzen dena, izan ere, duela bi urte sondikoztarrek eta txorierritarrok txotxongiloz gozatzeko aukera eduki genuen.
Erakusketa batek eta Sondikako Abesbatzaren emanaldiak hasiera eman zioten Txotxongilo Egunari. Asteburuan zehar 12 taldek aurkeztu zituzten euren lanak publikoaren gozamenerako: El Tenderete, Pro-Ismo Cero, Colectivo Humo, Irrintzi... Horrezaz gainera, umeei zuzendutako txotxongilo eta makillaje tailerrak egin ziren. “Publikoa pozik azaldu zen, txotxongiloak ere bai; eta gu, pozaren pozazâ€, esan digu Enkarni Genua Unima Euskal Herriaren presidenteak, “Lagunak bildu izan gara berriro, gure lanari buruz hitz egiteko aukera izan dugu, barreak egin ditugu...â€. Beste alde batetik, omenaldia egin zieten Javi Pérez eta Nati Cuevas elkartekideei, eta Bitxikeriak, andanzas de tÃteres y titiriteros de Unima Euskal Herria liburua aurkeztu zuten. “Oso harrera ona izan dugu Sondikan. Etorkizunean ere bertan ikusiko dugu elkar; edo Euskal Herriko edozein txokitanâ€.