Sondikako Udalak lehiaketa berezia antolatu du Gabonei begira, izan ere, parte-hartzaileek sms edo posta elektronikoaren bidezko mezuak bota beharko dituzte jaiak zoriontzeko. Lehiaketa 13 urtetik 30 urtera arteko gazteei dago zuzenduta eta testutxoak euskaraz idatzi beharko dituzte, gazteen hizkeran eta sms-etara egokituta. Mezuak 639033763 telefono zenbakira edo sms_sondika@yahoo.es helbide elektronikora agindu beharko dira. Mezuan igorlearen izena eta berarekin harremanetan jartzeko era azaldu beharko dira. Zorion-mezuak agintzeko epea abenduaren 4an amaituko da.
Bis ari emango dira orotara. Irabazleak Nokia 6210 sakelako telefonoa jasoko du, eta Brighton Mp4 bat, bigarren lotzen denak. Zenbait irizpide hartuko dira kontuan sariok emateko orduan: originaltasuna, dibertsioa... Epaimahairen erabakia abenduaren 19an jakinaraziko dute arratsaldeko 8etan Kultura Etxean. Era berean, Decathlon dendan erabiltzeko 20 euroko erosketa-txartelak zozketatuko dira saririk jaso e zeta aretoan egongo diren parte-hartzaileen artean. Umorezko ikuskizuna erei zango da sari-banaketan.