Hegalariak Sondikako areto-futbol taldeak Pedro Espesoren III. Memoriala antolatu eban urtarrilaren 3an. Sondikarrekin batera Decolux Barakaldo eta Gernika Areto-futbola taldeek hartu eben parte Espesoren oroimenezko partidan eta aurreko edizioetan bezala, oraingo honetan be ez zan ez irabazlerik, ez galtzailerik egon. Parte-hartzaile guztiek gogoan euki eben Pedro eta oso une hunkigarriak bizi izan ziran.
Hegalariak taldekoek oso ekitaldi landua prestatu eben. Hiru taldeak eta arbitro biak zelai erdiraino desfilatu eta ohizko argazkiak atera ostean, partidak jokatuteari ekin eutsien. Etxeko taldeak 3-1 irabazi eutsan Gernikakoari.
Taldeei plaka bana emon jaken oroigarritzat eta Espesoren emazte eta alabari lore-zentro bat oparitu eutseen antolatzaileek.