Perez eta del Campo sondikarrak, garaiezinak

Aikor aldizkaria 2009ko urt. 15a, 12:34

Argazkiak: Hegalariak

Faboritoak ziren eta aurreikuspenak bete zituzten. Manu Perezek eta Alberto del Campok osatutako bikoteak irabazi du “Sondikako Udala” IV. Frontenis Torneoa. Sondikarrei 30-17 irabazi zien Mikel eta Leonardo anaiei. Hau Perezek eta del Campok txapela lortu duten bigarren aldia izan da; are gehiago, aipatu behar da ez dutela ezta partida bat ere galdu. Izan ere, segurtasuna erakusten dute kantxan, sendotasuna, azkartasuna, teknika... eta ezaugarri horiek guztiek garaipena eman diete. Leonardo anaiek ere joko ona egin zuten, baina zaila izan zen txapeldunei irabaztea. Hala ere, gazteagoak dira eta gauzak alda daitezke etorkizunean. Bitartean, itxaron beharko dute. Hirugarren postua Aritza Madariagak eta Rafa Benitok lortu zuten. Hauek 30-21 irabazi zion Mikel Urkiagak eta Jon Madariagak osatutako bikoteari. Kepa Loizaga eta Jon Ibarrondo Sondikako zinegotziek garaikurrak eman zizkieten parte-hartzaileei eta horren ostean, hamaiketakoa egon zen.