Sondikako Udalak eta Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak hitzarmen bat sinatu zuten 2001. urtean, edateko uraren bigarren mailako sarea kudeatu, mantendu, ustiatu eta berritzeko. Udalak hainbat urterako plana aurrera eramateko konpromisoa hartu zuen, ur-hornidura sarea berritu eta eguneratzeko; eta horretarako, 250.000 euro jarriko ditu.
Lanak Ola auzoan eta La Campa bidean egiten dabiltza. Gaur egungo araudira egokitzen diren tutuak jarriko dituzte bertan, orain dela 30 urte baino gehiago ipini zirenen ordez.
Beste alde batetik, Basozabal futbol-zelaiaren saneamenduko lanak amaitu berri dituzte. Ur beltzen sarea eta euri-uren sarea bereizi dituzte, ur beltzak Preguntegi errekara ez heltzeko.