Abegi-familientzako diru-laguntzak, Sondikan

Aikor aldizkaria 2009ko mai. 27a, 08:54

Udan umeak etorriko dira Argeliako kanpamentuetatik eta Errusiatik, oporrak berton emateko. Sondikako Udalak umeok etxean hartzeko kanpaina zabaldu berri du. Interesa duten familiek Udalara deitzeko aukera dute (94 453 51 71), informazioa jasotzeko. Besteak beste, egin beharreko kudeaketa lanak egiten lagunduko zaie, eta abegi-familiei zuzendutako diru-laguntzen berri emango zaie. Familien elkartasunari esker, ume saharar eta errusiarrek euren osasun-egoera hobetzeko aukera izango dute oporretan.