Txuma Olagueren omenezko kontzertua, Sondikan

Aikor aldizkaria 2009ko mai. 29a, 14:55

Bihar Txuma Olagueren omenezko kontzertua egingo dute hamabosgarren aldiz, Txuma Olague Sondikako abesbatzak antolatuta. Ekimena arratsaldeko 7:45ean izango da San Juan elizan eta bertan hauek hartuko dute parte: Agrupación Olague, Txuma Olague abesbatza, Villa de Navia Asturiaseko abesbatza eta Pentagrama akordeoi taldea. Parte-hartzaileari plaka bana emango zaie, eta Asturiaseko abesbatzari Sondikako historiari buruzko liburu bat emango diote. Ostean, kopaua eskainiko da kiroldegian.