“Reziklart 2009 Sondika” lehiaketaren sariak banatu dituzte

Aikor aldizkaria 2009ko ekainaren 8a

Maiatzean “Reziklart 2009 Sondika” lehiaketa egin zuten Sondikan. Lehiaketa horrek ohiko objektu birziklatuz egindako lanak saritzea izan du helburu. Sari-banaketa ekainean egin dute eta irabazleak hauek izan dira: Irati Villanueva, lehenengo kategoriako irabazlea; Olatz Zarraga, bigarren kategoriakoa; eta Fernando Javier Abajako, hirugarren kategoriakoa. Iratik prismatikoak eta kirol materiala erosteko 30 euroko txartela jaso zuen saritzat; Olatzek, teleskopioa eta kirol materiala erosteko 50 euroko txartela; eta Fernando Javierrek, erlojua eta kirol materiala erosteko 100 euroko txartela. Lehiaketan aurkeztutako lanik originalenak ikusgai jarri ziren Goiri Erdikoa plazan.