Troquenorreko langileek lan-uzteak egingo dituzte datorren astean

Aikor aldizkaria 2009ko eka. 18a, 15:58

Langileek jakinarazi duten moduan, Troquenor Sondikako enpresan enplegua erregulatzeko espediente bi ezarri dira, eta datorren sei hilabeteetarako beste espediente bat aurkeztuko den mehatxua bota die enpresak. Horrezaz gainera, azken hiru hilabeteetako soldata osorik ez dutela kobratu salatu dute, eta zalantzak dituzte datozen hilabetekoak kobratuko ote dituzten. Egoera salatzeko, bi, hiru eta lau orduko lan-uzteak egingo dituzte datorren astean.