Liburutegia Sondikako txoko guztietara ailegatuko da uztailean

Aikor aldizkaria 2009ko eka. 29a, 12:16

Sondikan, “Liburutegi ibiltaria” ekimena jarriko dute martxan ekainaren 29tik uztailaren 30era bitartean. Ekimenak irakurtzea bultzatzea du helburu, baita udal liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak herritarrei hurbiltzea ere. Horrezaz gainera, udal liburutegia arratsaldeetan itxita egongo da udan, eta ekimenak hutsune hori bete ere egingo du. Liburutegi ibiltariak astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, arratsaldeko 6etatik 8etara. Astelehenetan eta barikuetan Goiri Erdikoa Plazan egongo da; martitzenetan, Ikurrinaren Enparantzan; eguaztenetan, Larrabarrena Parkean; eta eguenetan, Goiri Plazan. Euria eginez gero, Goiri Erdikoa Plazan dagoen aterpean jarriko dute.