Jokalariak hartzeko kanpaina zabaldu du Hegalariak taldeak

Aikor aldizkaria 2009ko uzt. 3a, 09:20

Hegalariak areto-futbol Sondikako taldeak 14 urte daramatza federatuta, eta Bizkaiko Lurraldeko Lehen Mailan jokatzen du gaur egun. Taldeak jokalariak behar ditu eta datorren denboraldiari begira, kide berriak hartzeko kanpaina zabaldu dute. Sondikoztarrek kirola aterpean egiteko aukera eta oso giro ona eskaintzen dizkiete areto-futbolean jokatu nahi duten guztiei. Beste alde batetik, Hegalariak taldeko jokalariek epaile-lanak egiten dituzte txapelketa hauetan: “Sondikako Udala” Areto-futbol Txapelketa, “Sondikako Udala” Frontenis Txapelketa eta “Txorierriko Mankomunitatea” Frontenis Txapelketa. Era berean, hiruko torneo bi antolatzen dituzte urtean zehar, eta Gabonetan Pedro Espesoren oroimenezko partida egiten dute. Taldera sartzeko interesa dutenek telefono honetara deitu behar dute: 610 20 78 14 (Oskar); edo mezua agindu, helbide elektroniko honetara: hegalariak @kzgunea.net.