Nouakchott Mauritaniako bihotza da eta 3.047 kilometrora dago Bilbotik. Zelai berdeak hareazko ozeano bihurtzen doaz 3.047 kilometro horietan zehar, eta eguraldi hezeak lekua egiten dio idorrari... Horrez gain, kilometro mordo horietan erabat ezberdinak diren kultura bi uztartzen dira; bizitzeko modu ezberdin bi. Asier Onaindiak, Xabier Expósitok, Aritz Bizkarrak eta Jon Goikouriak aipatutakoaren fede eman nahi dute, eta horretarako, abentura ikaragarri batean murgilduko dira abuztuan. “Bidaia-bitakoran†Nouakchott hartu dute helmugatzat, eta hilabetean zehar Espainia, Marokoko Sahara eta Mauritania zeharkatuko dituzte autoz.
Bidaia egiteko ideia pasa den urtearen amaierako arratsalde batean bururatu zitzaien. Afrikara joateko proposamena Aritzek bota zuen eta bost segundo inguruan pentsatu ostean, “bai, noski†erantzun zioten lagunek. Bidaiari itxura ematen hasi zitzaizkion astiro-astiro.
Gazteek lur orotako ibilgailu errusiar bi erosi dituzte; Lada Niva bi, hain zuzen ere. Vladimir Aritz eta Jonen autoak, esate baterako, 20 urte ditu eta iruditu ez arren, ondo baino hobeto dabil. Bidaiaren xehetasunak dituen dossierra ere idatzi dute abenturazaleek eta hori besapean zutela, leku batetik bestera ibili dira diru-laguntza bila. “Krisia dela eta ez dela, traba asko jarri dizkigute instituzio gehienek. Dena galduta zegoela zirudienean, ekonomikoki lagundu digu Sondikako Udalakâ€. Era berean, abenturari buruzko argazki-erreportajea eta dokumentala egingo dute, Txorierrira bueltatu bezain pronto erakusketaren bat antolatzeko.
Gainontzeko eginbeharrak prest dituzte: informazioa hartu dute, beharrezko txertoak hartu dituzte eta, nola ez, bidaiaren dimentsio izugarriak eta etor daitezkeen ondorioak barneratu ere egin dituzte. “Esperientzia ahaztezina izatea espero duguâ€.