Xelo Bosch eta Cyrille Larpenteur artistek eta Consonni arte ekoizpen-etxeak hilabeteak daramatzate lanean sondikoztarrekin, horiek dituzten iritziak, nahiak eta ametsak ezagutzeko. Ekimena “Ostegun miraritsuak†proiektuaren barruan dago.
Tailerretan eta hainbat ekintzatan landu ostean, sondikoztarren nahiak egi bihurtzeko ordua da. “Mirari-traka†urriaren 3an botako dute.
Goizeko 11etan bizikleta, gurdi eta gurditxoak kostumizatuko dituzte Goiri Erdikoa Plazan eta buelta bat emango dute herritik. Iluntzeko 8:30ean mirarien eta alegiazko gurarien proiekzioa egingo dute, eta 21:30ean “Argi Dantza†ekimena izango da. Esku-argiek lagunduta, Sondika-Ola-Sondika gau-ibilalditxoa egingo dute, mirarien jaiari amaiera emateko.