Antzerki ikastaroa, Sondikan

Aikor aldizkaria 2009ko urr. 14a, 10:49

Sondikako Udalak antzerki ikastaroa antolatu du 12 urtetik 16 urtera bitarteko gazteei zuzenduta. Izena ematea urriaren 19ra arte egin daiteke Gaztetxean. Sondikan erroldatuek 25 euro ordaindu beharko dute; eta gainontzekoek, 44 euro. Plazen zozketa urriaren 21ean, arratsaldeko 5etan, egingo dute Gaztetxean eta sondikoztarrek lehentasuna izango dute. Tailerra azaroaren 3tik abenduaren 15era bitartean izango da, martitzenetan, arratsaldeko 5etatik 7etara. Ekimenak gazteak arte eszenikoetara hurbiltzea du helburu. Jokoen bidez antzerkiaren hainbat arlo landuko dira.