Frontenis Txapelketan izena emateko epea zabaldu da Sondikan

Aikor aldizkaria 2009ko urr. 15a, 12:52

Urriaren 25etik aurrera “Sondikako Udala 2009” Frontenis Txapelketa jokatuko da Goronda Beko kiroldegian. Izena ematea urriaren 18ra arte egin daiteke, eta parte-hartzaileek datu hauek zehaztu beharko dituzte gutun-azal baten barruan: jokalarien NAN fotokopia, telefonoa, inskripzio-kuota eta fidantza ordaindu dituzten ziurtagiria, eta kontu zenbaki bat fidantza itzultzeko. Izena emateak 20 euro balio du bikoteka eta horrezaz gainera, 30 euroko fidantza ordaindu behar da. Dirua Euskadiko Kutxan sartu behar da, 2010900002 kontu korrontean. Txapelketaren egutegia urriaren 21ean jakinaraziko dute kiroldegian. Irabazleek eta finalistek garaikurrak eta erosketak egiteko diru-txartelak jasoko dituzte saritzat. Orotara 360 euro banatuko dira: 180 euro, irabazleentzat; 120 euro, bigarrenentzat; eta 60 euro, hirugarrenentzat. Informazio gehiago, Kultura Sailean (94 453 51 71).