Bihar San Martin ospatuko dute Izartza Sondikako auzoan. Goizeko 12:30ean meza egongo da San Martin baselizan eta ondoren, ohorezko aurreskua dantzatuko du Gorantzaileak dantza taldeak. Kalejira ere izango da Ipar Elaiak txistu taldeak eta Xabier trikitilariak girotuta, eta eguerdian indaba jana izango dute.