Sondikako Gaztetxeak Fitoren kontzertura eramaten zaitu

Aikor aldizkaria 2009ko aza. 10a, 13:13

Fito & Fitipaldis taldeak Antes de que cuente diez lana aurkeztuko du abenduaren 19an, BECen, eta Sondikako Gaztetxekoek sarrerak zozketatuko dituzte kontzerturako. Horrezaz gainera, autobusa ere jarriko dute. Izena ematea azaroaren 20tik 29ra bitartean egin behar da Gaztetxean, eta datu pertsonalekin batera kontu korrontea ere jakinarazi behar da sarreraren dirua han helbideratzeko. Zozketa abenduaren 2an egingo dute Gaztetxean, arratsaldeko 6etan. Sondikan erroldatu dauden 13 urtetik 30 urtera bitarteko gazteek lehentasuna izango dute; ondoren, sondikoztarrek; eta azkenik, gainontzekoek. Udal Gazte Txartela dutenek 15 euro ordainduko beharko dute; 25 euro, Sondikan erroldatuta daudenek; eta 35 euro, erroldatuta ez daudenek. Pertsonako sarrera bi zozketatuko dira. Autobusa arratsaldeko 7etan aterako da Txorierri eta Lehendakari Agirre etorbideen arteko bidegurutzetik.