Gabonak sms-en bidez zoriontzeko lehiaketa

Aikor aldizkaria 2009ko aza. 10a, 14:35

Sondikako Udalak “Gabonak sms-en bidez zorionak emateko Lehiaketa” antolatu du bigarren aldiz. Lehiaketak helburu hau du: gazteek Gabonak modu originalean zoriontzea, euren hizkeran eta sms-etara egokitutako mezuen bidez. Era bi daude lehiaketan parte hartzeko: sakelako telefonotik edo e-mailez. Sakelako telefonoetako mezuak 688 612 472 telefonora agindu behar dira eta egilearen izena jarri behar da. Mezu elektronikoak, berriz, kulturasondika@yahoo.es helbidera bidali behar dira eta harremanetarako telefonoa ipini behar da. Kasu bietan mezuek gehienez jota 130 karaktere izan beharko dituzte, hutsuneak barne. Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 30ean, eguerdiko 2:30ean, amaituko da. Besteak beste, originaltasuna eta mezuak dibertigarriak diren hartuko dira kontuan sariak emateko orduan. Orotara sari bi emango dira: Netbook Acer Aspire One D250 ordenagailua, eta Samsun S5600 sakelako telefonoa. Epaimahairen erabakia abenduaren 18an, 19:00etan, jakinaraziko da liburutegian, eta irabazleen izenak Sondikako Udalaren webgunean argitaratuko dira.