Azaroan Gizon Proben Txapelketa egin da lehenengo aldiz Galdamesen. Txapelketa Sondika taldekoek irabazi dute, hurrengo marka lortuta: 14 iltze eta 2 metro.
Txapelketan hiru taldek hartu zuten parte: Zalla, Muskiz eta Sondika. Talde bakoitza sei lagunek osatu zuten, eta parte-hartzaileek 1.500 kiloko harria eraman behar izan zuten arrastaka. “Oso pozik gaude garaipenarekinâ€, esan digu Unai Ibarrak, “Hala ere, proba oso lehiakorra izan da eta guztiok nahiko ondo ibili garaâ€. Izan ere, sondikoztarrek hari-haritik irabazi zuten proba. “Muskizeko taldeak 14 iltze eta metro bateko marka egin zuen; eta Zallakoak, ia 14 iltzeâ€.
Hiru taldeek astean behin egin dute entrenamendua Leioako probalekuan, txapelketan erabili zuten harria bertan zegoen-eta. “Lehiatxoa sortu zen gure artean, ea zeinek irabaziko. Parean ibili gara azkeneanâ€. Hau ez da lehenengo aldia izan gizon probetan parte hartu dutena. “Sestaon eta Ibarrekolandan ere astoen kontra ibili gara eta probak geuk irabazi dituguâ€.
Beste alde batetik, Muskizeko taldean Txorierri eta Gallartakoak ibili ziren, muskiztarrek arazoak izan baitzituzten taldea osatzeko.