Troquenorreko langileak, greban

Aikor aldizkaria 2009ko abe. 15a, 09:40

Troquenor Sondikako enpresaren langileak grebara deitu dute gaurko eta kontzentratuta daude enpresaren aurrean. Langileok hiru ERE jasan dituzte gaur egun arte eta enpresak beste ERE bat onartzeko eskatu du datorren urtera begira. Hala ere, langileek azaldu duten moduan, enpresak berak aitortu du lana egon badagoela, "baina EREa beharrezkoa dela diote. Guk EREa kentzeko eskatzen dugu". Goizeko 11etan kontzentrazioa egingo dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, euren egoera salatzeko.