Frontenis eta areto-futbol txapelketak

Aikor aldizkaria 2009ko abe. 15a, 13:03

Urtarrilaren 17an “Sondikako Udala” V. Frontenis Txapelketaren finalak jokatuko dira. Partidak goizeko 10:15etik aurrera izango dira frontoian. Txapelketan Txorierriko 13 bikote dabiltza parte hartzen eta guzti-guztiek joko ezin hobea dutela erakutsi dute orain arte izandako partidetan. Era berean, urtarrilaren 11tik 24ra bitartean “Sondikako Udala” XXII. Areto-futbol Txapelketan izena emateko epea zabalduko da. Izena ematea Goronda Beko kiroldegian egin behar da eta datu hauek jakinarazi beharko dira: taldearen izena; jokalarien NAN fotokopia; ordezkariaren izen-abizenak, telefonoa eta e-maila; inskripzioa ordaindu den ziurtagiria; eta fidantza itzultzeko kontu korrontearen zenbakia. Izena emateak 75 euro balio du taldeko eta horrezaz gainera, 60 euroko fidantza ordaindu behar da. Fidantza txapelketa amaitu ostean itzuliko da. Dirua kontu zenbaki honetan sartu behar da: 3035 0201 23 2010900002. Txapelketa otsailaren 7an hasiko da eta horren egutegia urtarrilaren 28tik aurrera jakinaraziko da liburutegian, Goronda Beko kiroldegian eta udaletxean. Beste alde batetik, Hegalariak Sondikako areto-futbol taldeak Pedro Espesoren oroimenezko hiruko torneoa antolatu du laugarren aldiz urtarrilaren 2rako. Hegalariak, Gernika eta Egartsuak taldeek hartuko dute parte han, 17:00etatik aurrera.