Zapatuan, skate eta patinajeko pista inauguratuko dute Sondikan. Pista Goronda Gane ikastetxe ondoan egin dute, eta beharretan 798.726 euro ipini du Udalak.
Guneak 1.800 metro karratu baino gehiagoko azalera eraikia du, eta hura pista bik osatzen dute. Goiko aldean dagoen pistan ohiko patinajea egin ahalko da eta horrezaz gainera, hockey egiteko aukera ere egongo da. Beste alde batetik, skate pistak hainbat gune eta ekipamendu osagarri izango ditu. Aldapa batek lotuko ditu pista biak.
Inaugurazio-ekitaldiak goizeko 12:30ean hasiko dira eta, besteak beste, Alain Goikoerxea, Ivan Ribado eta Jaime Ruiz patinatzaile profesionalek erakustaldia eskainiko dute bertan. Aurkezle batek girotuko du saioa, eta dj bat ere egongo da.