Altzariak batzeko zerbitzua, Sondikan

Aikor aldizkaria 2010ko urt. 25a, 12:08

Sondikako Udalak altzari eta tresna zaharrak batzeko etxez etxeko zerbitzua jarri du abian. Altzariak eguaztenetan bilduko dira; eguaztena jaieguna bada, martitzenetan egingo da bilketa. Zerbitzuaz baliatzeko, 94 453 50 10 telefono zenbakira deitu behar da, eta udal langileak etxetik pasatuko dira tresnak batzera. Zerbitzuak edozein altzari mota biltzen ditu: sofak, ateak, etxetresna elektrikoak, kutxak edo jostailuak, banaka batzuk aipatzearren. Etxebizitza bakoitzeko, gehienez, hiru tresna batuko dira astean.