Artebe Sondikako kiroldegiko igerileku estalian panel fotovoltaikoak ipiniko dira, bertako ura berotzeko eta instalazioetako elektrizitate kontsumoa murrizteko. Guztira, 76 panel ipiniko dira igerilekuko teilatuan, eta inbertsioa 100.000 eurokoa izango da. Proiektuak helburu bikoitza du: alde batetik, herrian energia berriztagarriak bultzatzea eta, bestetik, herritarrei ingurumenaren aldeko kontzientzia harraraztea.