Sondika gogoratuz

Aikor aldizkaria 2010ko mar. 25a, 14:45

Apirilaren 23an Sondika gogoratuz dokumentala emango da SKEn, herriko kultura etxean. Dokumentala Sondika-Goiri Argazki Elkarteak egin du eta herriak azken urteotan izan duen bilakaera erakustea du helburu. Horretarako, 20 herritar esanguratsu eta ezagun elkarrizketatu dituzte, eta Sondikako bilakaera euren oroitzapenen eskutik ezagutu dute. Testigantzak gaur egungo Sondikako bideo batekin eta antzinako argazkiekin uztartu dituzte. Duela urte batzuk elkartea etxez etxe ibili zen herriari buruzko argazki-artxiboa osatzeko asmoz. Dokumentalean agertzen diren argazkiak artxibo horretakoak dira. Emanaldi bi egongo dira: bata arratsaldeko 7etan eta bestea, arratsaldeko 20:30ean. Apirilaren 12tik 22ra bitartean dokumentalerako gonbidapenak banatuko dira liburutegian, eta gonbidapenok kultura etxean bertan ere jaso ahal izango dira emanaldia hasi baino ordubete lehenago. “Dokumentu polita eta interesgarria da sondikoztarrontzat, bertan herriko jende ezaguna agertzen delako eta askok lehengo Sondikako pasadizoak gogoratzeko aukera izango dutelako. Gainera, beste askok ere nondik gatozen ezagutu ahal izango dute”.