Ehundik gora bertsolari gazte, Sondikan

Aikor aldizkaria 2010eko ekainaren 9a

Jaialdi ederra antolatzea erarik onena da ikasturteari amaiera emateko. Eta bertsolaritza ikasten dabiltzan txorierritar gazteek hala egin zuten atzo, Sondikako Kultura Etxean. Ikasturtean zehar, herri-eskoletako seigarren mailako ikasleak Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik hurbildu dira bertsolaritza mundura, eta horiek guztiak batu ziren ekitaldian; 121 gazte, orotara. Talde bakoitzak klasean egindako lana aurkeztu zuen jendaurrean. Horrezaz gainera, Aitor Rubio kantariak musika saioa eskatu zuen, eta Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes bertsolariak bat-batean aritu ziren taula gainean. Ikastetxeek diploma eta oparitxo bana jaso zuten oroigarritzat.