Uztailean Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia izan da, eta bertan parte hartu duten talde bi Sondikan ere egon dira. Horiek Brasil eta Buriatiako taldeak izan dira. Emanaldia uztailaren 24an eman zuten Goronda Beko kiroldegian, eta eszenatoki gainean Gorantzaileak Sondikako dantza taldearekin aritu ziren. Aukera ezin hobea izan zen aipatutako herri horien folklorea eta kultura ezagutu, eta horietaz gozatzeko.